Aurten ere, Biogipuzkoako ikertzaileek bat egin dute Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin, batez ere Emakumeak Zientzian ekimenarekin. Horrela, 34 euskal erakundek 70 jarduera baino gehiago antolatu genituen otsailaren 3tik 11ra bitartean. Biogipuzkoak jarduera horietako bi antolatu ditu, eta beste batzuetan, eskoletara egindako bisitak, esaterako, gure hainbat ikertzailek parte hartu dute.
Otsailaren 4an, “Berdintasuna zientzian, Zer aldatu da? Nola aldatu gara?” mahai-ingurua egin genuen, ikuste zein bilakaera izan duen aurreko edizioetako hizlarien zientzia-berdintasunari buruzko pertzepzioan. Horrela, Amaia Cipitriak (IIS Biogipuzkoa), Maider Zabalak (Onena Medicines) eta Irantzu Llarenak (CIC Biomagune), Nuria Alegreten (IIS Biogipuzkoa) moderazioarekin, Zientziaren eta Berdintasunaren egungo egoerari buruzko hausnarketa egin zuten. Gainera, Areto Nagusia bete zuten ikusleen parte-hartze handia izan zen, zientzia ikuspegi ezberdinetatik ikusteko moduari buruzko elkarrizketa ireki eta zintzoa lortuz.

Otsailaren 10ean, “Osasuna genero-ikuspegiarekin ikertzen” jardunaldia egin genuen. Jardunaldi horretan, osasun-ikerketan generoa txertatzeak duen garrantziaz hitz egin genuen herritarrekin. Horretarako, lehenik eta behin, Elena Aldasorok (Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasun Saila) testuinguruan jarri zuen gaia, eta adibide batzuk jarri zituen, non generoak osasun-emaitzei eragiten dien, hala nola, miokardio-infartuari edo koloneko minbiziaren baheketari. Ondoren, Alejandra Patiño (IIS Biogipuzkoa) eta Irene Alonso (IIS Biogipuzkoa) gehitu ziren, publikoarekin batera eguneroko ikerketan genero-ikuspegia txertatzeko erronkei eta aukerei buruz hitz egiteko.

Otsailaren 11n, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Emakumeak Zientzian ekimenak amaiera eman zion bere jarduera-egitarau zabalari, Donostiako Aquariumean egindako jai-ekitaldi baten bidez. Ekitaldi horren ardatza hausnarketa-prozesu kolektibo baten emaitza den manifestu baten aurkezpena izan zen. Ekintza-plan horrek ekimenaren etorkizuneko ildo estrategikoak markatuko ditu, eta ospakizunaren ardatz nagusia eta emakumeek zientzian eta teknologian duten papera bultzatzen jarraitzeko abiapuntua izan ziren.

Horrez gain, otsailaren 11n, Amaia Elicegui lankideak parte hartu zuen ETB Albisteak Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunari buruz egin zuen erreportajean; eta Nerea Iturrioz Institutuko ordezkaria izan zen Emakumeak Zientzian sare sozialetan partekatzen dituen bideoetan.
Azkenik, hilaren 5tik 12ra, hainbat lankide Donostiako Amara Berri eskolako Ferrerias eta Morlanseko egoitzetara hurbildu dira. Bisita horietan beren lana kontatu dute eta esperimenturen bat egin dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin.

Jarduera hauekin, Institutuko kideek, tantaz tanta, Zientzian berdintasunaren aldeko mareari ekarpena egiten jarraitzen dute. Urte osoan zehar egiten jarraituko den lana.





