Osakidetzaren Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak koordinatuko du datozen hiru urteetan ohikoa ez den gibeleko minbizi mota bat, kolangiokartzinoma, ikertzeko proiektu kolaboratiboa. Gaixotasun horrek 70.000 heriotza eragiten ditu mundu osoan.

Lau talde parte-hartzaileetako arduradunak (Salamankako Unibertsitatea, CICBiogune, CIMA-Nafarroako Unibertsitatea eta Osakidetzako Biodonostia) Salamankan bildu berri dira proiektuari hasiera emateko. Horri esker, kolangiokartzinomaren jatorria eta bilakaera ezartzeko prozesuak ezagutuko dira, baita berau tratatzeko estrategia berriak ere.

Gibeleko minbizia da, gaur egun, minbizigatiko heriotzen 2. kausa mundu mailan. Gibeleko minbizigatik hiltzen diren 700.000 kasutatik, % 10 kolangiokartzinomagatik dira. Tumore mota hori gainditzen dutenen kopurua oso baxua da, alde batetik, gaixotasuna fase aurreratuan dagoenenan diagnostikatzen delako eta, bestetik, ahultzat hartzen diren pazienteei eragiten dielako, hau da, 60 urtetik gorakoei eta bestelako patologiak dituztenei, esaterako, arnas- eta bihotz-gutxiegitasuna edo diabetesa. Orokorrean, ezin dira tratamendu sendagarriak aplikatu, oso gutxitan egin daiteke ebakuntza eta tumoreen aurkako medikamentuekin tratatzen direnek erantzun baxua ematen diote, kolangiokartzinomak erresistentzia handia egiten baitio kimioterapiari.

Proiektuaren zati handi bat kolangiokartzinoma diziplina anitzen ikuspuntutik ikertzea izango da, berau sortu eta garatzeko prozesuak ezagutu eta biomarkatzaile berriak identifikatzeko, hala tumorea goiz antzeman eta estrategia berriak garatu ahal izateko (estrategiak farmakologikoa eta terapia geniko eta zelularrekoak izan daitezke). Azken xedea da gaixotutako pazienteak hobeto artatu eta gaixotasuna gainditzeko dituzten aukerak areagotzea.

Diziplina anitzeko proiektu honetan parte hartzen dute Instituto Carlos IIIko (ISCIII) Ciberehd-eko lau ikerketa-taldek, zuzendariak buru dituztela: José Juan García Marín (Salamankako Unibertsitatea), María Luz Martínez-Chantar (CICBiogune), Matías Ávila Zaragoza (CIMA-Nafarroako Unibertsitatea) doktoreak eta Jesus Bañales Asurmendi (Ikerbasque-ko eta IIS Biodonostiako ikerlaria); azken hori da proiektuaren koordinatzailea. Kolangiokartzinoma Ikertzeko Europako Sarearen laguntza ere jaso du. Taldea 13 herrialdeetako 40 taldek osatzen dute.

Proiektuak Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen Fundazio Zientifikoaren ikerketa-laguntza jaso du, “ohikoak ez diren minbiziak” ikertzeko. Kasu honetan, diru-laguntza osorik finantzatu du Gipuzkoako Batzarrak.

Ezkerretik eskubira:  Martínez-Chantar Dra, , García Marín Dr., Ávila Dr., Inmaculada Rodriguez And. (AECC-Salamancako Presidenta) eta Bañales Dr..