David Otaegui/Leire Iparraguirre

Otsailaren 17an, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak “Covid 19a nola diagnostikatzen den ikasi” tailer birtuala garatu du, DBHko ikasleek Covid-19 detektatzeko laborategiko teknika nagusiak bertatik bertara ezagutu ditzaten. Zehazki, tailerra Donostiako Mundaiz Ikastetxeko DBHko 2. Mailatik hasita Batxilergorainoko ikasleekin egin da.

Tailer hau Biodonostia elkarlanean antolatzen duen Emakumeak Ziantzian ekimenaren esparruan egiten ari diren hainbat jenderi zuzendutako hainbat jardueretako bat da. Ekimen horren helburua da emakumeek zientzian egiten duten jarduera ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoei esleitutako rol maskulinoak haustea eta haurren eta nerabeen artean karrera zientifikoak aukeratzea sustatzea.

Osasun larrialdiaren ondorioz formatu birtualera egokitutako jarduera hau bideo baten proiekzioarekin hasi da. Bideo horretan, Biodonostia OIIko Leire Iparraguirre eta David Otaegui ikertzaileak modu errazean azaldu dute nola egiten den Covid 19ren eraginpean dauden pertsonen diagnostikoa. Bideoan, besteak beste, proba diagnostikoen prozedurak azaltzen dira (PCR, antigenoak, antigorputzak), eta diagnostikoaren eta teknika on baten garrantzia azpimarratzen da.

David Otaegui/Leire Iparraguirre

Jarraian, galderak egiteko tartea ireki da, eta ikasleek interes handia erakutsi dute gaixotasunaren diagnostikoarekin nahiz alderdi sozial eta legalekin lotutako hainbat gairi buruz: txertoek bigarren mailako ondoriorik baduten, txertoa zein pertsonak ezin duen jaso, immunitatearen iraupena zenbatekoa den, negatibo faltsuak ote dauden… Baina hain “zientifikoak” ez diren arrazoiengatik ere interesatu dira, eta ikertzaileei iritzia eskatu diete etxeratze-agindua noiz kenduko duten, sare-maskarak eraginkorrak diren, edo norbait bere borondatearen aurka txertatuko luketen  galdetuz.

Gai horiei guztiei erantzun behar izan diete, batzuetan zientzian oinarrituta, beste batzuetan iritzi pertsonalagoetan, bai Leirek eta bai Davidek. Azkenean, biek, parte hartze handia eskertu dute, eta Biodonostian lan egiteko zer ikasketa behar diren galdetu dute. Erantzun bikaina jaso dute: profil desberdinak alde batera utzita (biologoak, medikuak, matematikariak, ingeniariak, informatikariak), jakin-mina izan behar da gurean lan egiteko.

Eta gazte hauek gaur erakutsi dute jakin-minez gainezka daudela, guztiz egokiak izan diren beren galdera-sortarekin.

«¿Te meten un nanochip con la vacuna?» Hemen duzue jardunaldiari buruz El Diario Vasco-n jasotako erreferentzia.

Tailerrean aurkeztutako bideoa: