Gaur egun 3D Bio-inprimaketa-teknologiak protesiak eta ehunak sortzeko aukera ematen du, modu esperimentalean, organo gaixoak ordezkatu edota tratamendu jakin batzuen ondoren sortutako ondorio funtzionalak saihesteko helburuarekin.
Aurtengo uztailean, Biodonostia OII-ak 3D Bio-inprimagailu bat gehitu du bere ekipamenduetara, erdiko belarriko tinpano zulaketekin eta sudur kartilagoan sortutako aldaketekin lotura duten kasuak lantzeko. Donostialdea ESI-ko Otorrinolaringologia Zerbitzuko Carlos Miguel Chiesa Estomba Doktorearen ardurapean, Biodonostiako Zelula Hazkuntza Plataformaren eta DqBito Biomedical Enginering laguntzarekin, proiektu honetan sudurreko kartilago-trenkada edo septala eta ehun-tinpanikoa garatzen saiatuko dira teknologia berri honen bidez.
Sudurreko trenkadaren akats baten ondorioz bi sudur hobiak komunikatuta gelditzen direnean, prozedura konplexuko kirurgia bidez itxi ohi da zulaketa hori. Kirurgia-soluzio berriak aurkitzea da, egun, otorrinolaringologiaren gaur egungo erronkarik handienetako bat. Teknika ezberdinak erabili ohi dira, saihets-kartilagoa, aurikular-kartilagoa edo fascia lata erabiliaz, guztiak konplikazioak eta ondorio funtzional zein estetikoak eraginda, eta % 50 eta % 70 arteko arrakasta tasekin.
Tinpano zulaketari dagokionez, mentu-teknika ezberdinak erabili izan dira % 70 inguruko arrakasta tasa izanik, eta aurreko kasuetan bezala hauetan ere ondorio estetikoak pairatuta.
Bi kasuetan erabilitako prozedura kirurgikoetan ebakuntza-gela erabili behar izaten da eta kasu gehienetan anestesia orokorra erabilita, 24-48 ospitalizazio ordu behar izanez bilakaera oneko kasuetan.
Zelula Hazkuntza Plataforman kokatutako inprimagailuaren bitartez, egitura biobateragarri desberdinak diseinatuko dira eta hezur zelulekin batera animalietan txertatuko dira, kartilago- septala eta ehun-tinpanikoa garatzeko.
Garapen esperimental honen bidez lortutako emaitzak etorkizunean patologia hori duten pazienteekin erabiltzea dute helburu, bide horretatik gaur egun erabiltzen diren teknikak utzitako ondorio funtzional zein estetikoak gutxituz. Honekin batera, kirurgiaren batezbesteko denbora, anestesiaren beharra eta ebakuntza tradizionalei lotutako osasun-kostuak murriztea ere izango dute helburu.
3D Bio-inprimaketa-teknikako proiektu hau, Donostialdea ESI-k sustatutako bottom-up proiektuen deialdiari esker garatu da. Proiektu hauek, ezaguera sortzea eta osasun-antolaketetan berrikuntza bultzatzea dute helburu.







