16/10/23

Aurten 10 urte beteko dira Biogipuzkoa OIIn adintzeari buruzko ikerketa- eta berrikuntza-estrategia abian jarri zenetik. Estrategia hori sustatu egin zuen Julio Arrizabalaga doktoreak, une hartako Institutuko arduradun nagusiak.

Institutuak hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu ditu 2023n zehar. Hauskortasunean eta adintzean aditua den Jeremy D. Walston estatubatuarrak bisitaren, Ehun Urte Gorako pertsonen Ikerketako Espainiako Taldeak egindako IV. Topaketaren eta ADINPART proiektua Gipuzkoako gizarteari aurkeztu ondoren, efemeride honen inguruko jarduera berriak egingo dira urriaren 16tik 20ra.

 

Programa

Astean zehar hurrengo jarduera hauek egingo dira, guztiak Biogipuzkoa OIIn, urriaren 18ko arratsaldeko ekitaldia izan ezik. Ekitaldi hori Kursaalen izango da eta herritarrei irekita izango da.

Urriak 16
9:00-13:00 Adintzea miatzen
18:00 ZI(N)ENTZIA: “El curioso caso de Benjamin Button”
Urriak 17
11:00-12:30 Adintzearen ikerketan herritarren parte hartzea
Urriak 18
11:00-15:00 Biogipuzkoa OIIren Adintzarean III. Jardunaldia
19:30-21:00 Etorkizuneko adintzea
Urriak 19 eta 20
9:00-19:30 CIBERfes Topaketa. Adintze osasungarriaren kongresu zientifikoa.

 

Jardueren laburpena

“Adintzea miatzen” (Gipuzkoako eskoleei zuzendutako jarduera)

Biogipuzkoa OIIk “Giza gorputza miatzen” jarduera berreskuratu du,  “Adintzea miatzen” bezala birformulatuta. Jarduera hau urria eta maiatza artean egingo da, eta DBHko 4. mailako ikasleak izango ditu protagonista. Donostiako eta inguruko hainbat ikastetxe Biogipuzkoa OIIra joango dira adintzearekin lotutako jarduerak egitera, Institutuko ikertzaileekin batera.

ZI(N)ENTZIA (Biogipuzkoako kideei zuzendutako jarduera)

ZI(N)ENTZIA zikloaren barruan, “Benjamin Buttonen kasu bitxia” filma proiektatuko da. ZI(N)ENTZIA Biogipuzkoa OIIren jarduera da non kultura zinematografikoa eta zientifikoa giro berean batzen diren, ikerketarekin, zientziarekin eta teknologiarekin lotutako gaiei buruzko eztabaida-foroa izan dadin. “El curioso caso de Benjamin Button” (David Fincher, 2008) Benjamin Buttonen (Brad Pitt) istorioa kontatzen du. 80 urteko pertsona baten gorputzean jaiotzen da, eta, denboraren poderioz, gaztetzen dena.

Adintzearen ikerketan herritarren parte hartzea (Gipuzkoako ESIetako kideei zuzendutako jarduera)

Jarduera honetan aurkeztuko dira adintzearen ikerketan herritarrek parte har dezaten Institutuak egiten dituen jarduera eta urratsak. Horretarako, Biogipuzkoa OIIrekin batera estrategia hori garatzen duten elkarte eta fundazioek parte hartuko dute, baita jarduera horietan parte hartu duten ikertzaileek ere. Hala, zientziaren eta gizartearen arteko aliantzak bultzatu nahi dira.

Biogipuzkoa OIIren Adintzarean III. Jardunaldia (Biogipuzkoako kideei zuzendutako jarduera)

Jarduera hontan, Biogipuzkoa OIIko ikertzaileek adintzearen ikerketaren esparruan garatutako eta garatzen ari diren proiektuen emaitzak aurkeztuko dituzte, Biogipuzkoa OIIko gainerako kideek Institutuarentzat eremu estrategiko horretan egiten ari diren ikerketak ezagutzeko.Ikusi programa hemen

Etorkizuneko Adintzea (Publiko orokorrari zuzendutako jarduera)

“Etorkizuneko Adintzea” ekitaldia urriaren 18an izango da, 19:30ean, Kursaalen, eta herritarrei irekia izango da. Leocadio Rodríguez-Mañas doktoreak (Getafeko Ospitaleko Geriatria Zerbitzuko zuzendaria, Ahultasun eta Adintze Osasungarriko CIBEReko zuzendari zientifikoa eta ahultasunaren eta adintzearen arloko nazioarteko aditua) hitz egingo du gaur egungo medikuntzan gertatzen ari den paradigma-aldaketari buruz, non pertsonen gaitasun funtzionalari eta bizi-kalitateari lehentasuna ematen zaion. Gainera, Rodríguez-Mañas doktorearen eta Julio Arrizabalaga doktorearen (Aubixa Fundazioa eta Biogipuzkoa OIIko zuzendari ohia) arteko mahai-ingurua izango da, Itziar Vergarak (Biogipuzkoa OIIko zuzendari zientifikoa) zuzenduta.

CIBERfes Topaketa (CIBERfes-eko kideei zuzendutako jarduera)

Biogipuzkoa OIIn egingo dira Ahultasun eta Adintze Osasuntsuko CIBERaren Urteroko Jardunaldiak. Adintze osasuntsuari buruzko zientzia-kongresua da, eta adintzeari buruzko aditu autonomiko eta nazional nagusiak izango dira bertan (besteak beste, zientziaren, medikuntzaren, epidemiologiaren edo gizartearen esparruetatik), eta adintze osasuntsua lortzeko egin diren azken aurrerapenei eta etorkizuneko urratsei buruz eztabaidatuko dute.

 

Informazio gehiago nahi baduzu, bidali email bat Ander Matheu-ri ANDER.MATHEUFERNANDEZ@biodonostia.org helbidera ; edo Koldo Garcíari  koldo.garciaetxebarria@biodonostia.org helbidera.