2025. urtearen hasierarekin batera, SEED-ALS makroproiektuari ekin zitzaion. Estatu osoko AEAn lan egiten duten talde gehienak biltzen dituen proiektu multizentriko horren buru dira Donostiako Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko Adolfo Lopez de Munain doktorea eta Sevillako Biomedikuntza Institutuko Carmen Paradas doktorea.

SEED-ALSek Espainiako AEAri buruzko ikerketa ahaleginak batzea du helburu, fisiopatologia eta gaixotasun horren jatorria ulertzeko funtsezko galderei erantzuteko.

Horretarako, Espainiako AEAren erreferentzia-unitate guztietako (CSUR) pazienteen eta lagin biologikoen erregistroa erabiliko da, eta horren azterketa diziplina espezifiko desberdinetako dozena bat laborategitan zentralizatuko da. Laborategi horiek CIBER Estatuko ikerketa-sareko hainbat ikertzailek koordinatuko dituzte, eta, aldi berean, Europa mailako proiektuekin lotuta egongo dira, ENCALS partzuergoen bidez.

Asmo handiko proiektu honen helburua da, gaixotasun neurodegeneratibo horren kausak aztertzeaz gain, atea irekitzea gaixotasunaren noizbehinkako zein familiako formak tratatzeko, beste gaixotasun batzuetan erabiltzen diren farmakoak erabiltzea.

Bere helburuak gauzatzeko, SEED-ALSek 4 milioi euroko finantziazioa eskuratu du, Carlos III Institutuak osorik finantzatuta, datozen 2 urteetarako.

.