Urtero bezala, abenduaren 18an Neuroday jardunaldia egin da Biogipuzkoa OIIan, urtean zehar institutuan neurozientzietan egindako ikerketan egunean jartzeko asmoarekin.

Adolfo Lopez de Munainek, neurozientzietako arloaren arduradunak, bertaratukoei ongi etorria eman die eta jardunaldiari hasiera eman dio. Topaketan zehar institutuko 10 ikerketa taldetako 19 hitzaldi izan dira eta jardunaldia gonbidatutako hitzaldi batekin itxi da, Tecnum-eko Jacobo Parededesek eman duena. Jardunaldian zehar hainbat gai landu dira, azpimarratuz neurozientziak ikertzeko jakintza-alor anitzak beharrezkoak direla.

Adolfo Lopez de Munainek eta Sonia Alonsok antolatu dute topaketa hau. Alonsoren hitzetan, jardunaldi hau antolatzea oso pozgarria izan da institutuan dagoen maila zientifiko altuagatik. Gainera, nabarmendu du beste arloetako ikerketa-taldeak jardunaldira gehitzeak ikuspuntuak zabaltzen dituela eta, horrek, kolaborazio interesgarriak sustatzen dituela.

Jardunaldia giro onean joan da eta neurozientzen esparruan egindako lana ezagutzeko eta ideia eta kolaborazio berriak proposatzeko baliagarria izan da.