Uztailaren 4an Biogipuzkoako 100 lankidetatik gora Donostiako Aquariumean bildu ginen Fish&Science ekitaldi ludiko-zientifikoan. Ekitaldi honen helburuak izan ziren elkar ezagutzen jarraitzea eta Institutua hobetzen jarraitzea, inpaktua, proiektu gogoangarriak eta espazio ludikoak ardatz izanda.

Itziar Vergarak, gure zuzendari zientifikoak, bertaratukoei ongi etorria eman zien eta eskerrak eman parte hartzeagatik, Institutuak dituen erronkei aurre egiteko talde-lana ezinbestekoa dela nabarmenduta. Ostean, “Inpaktuaren bila doazen ozeano-korronteak” aurkezpena gidatu zuen Vergarak. Hala, hainbat laguntza-unitateko lankideek proiektu edo ideien jasotzean, prestaketan, garapenean eta emaitzen ustiaketan duten papera azaldu zuten.

Kafe-tartearen ostean, proiektu gogoangarrien aurkezpenean lehen txanda izan zen. Rafael Rotaechek hasiera eman zion eta COVID19aren diagnosia arintzeko proiektu bati buruz aritu zen, prestatzea lanketa handia izan zuena eta ziztu bizian egin zena, baina azkenean gauzatu ez zena. Maria Caffarelek bere txandan kasualitatez eta elkarlanean sortutako bi proiektu kontatu zituen, bata Neuroimmunogenetika taldearekin batera sortutako ideia zitokinen ikerketari buruzkoa, eta bestea ingenieriekin batera terapia aurreratuen ingurukoa. Ostean, Ander Izetak kasualitatez sortutako proiektu bat azaldu zuen, zeinak adintzeak geneen funtzionamenduan duen eragina uste zena irauli zuen. Azkenik, Jesús Ibarluceak, azaldu zuen uraren fluorazioak dituen eraginak egin zuten lan batek nola eraman zuen AEBtako epaiketa batean aditu gisa deklaratzera. Filme baten gidoriako ematen zuen bere esperientzia kontatu zuen.

Behin hitzaldiak bukatuta Aquariumari bisita egiteko aukera egon zen.

Itzultzean, aurkezpenen bigarren txanda izan zen. David Otaeguik azaldu zuen nola martxan jarri duten proiektu bat ezezko asko jasota ere, nabarmenduz emaitzek iradokitzen dutela proiektu horrek pertsonen bizi-kalitatea hobetzen ari dela, eta, azkenean hori dela garrantzitsuena. Luis Bujandak bere txandan, jatorri argia ez duten hepatitisak ikertzeko proiektu bati buruz aritu zen. Azaldu zuenez, argiki ikertzea merezi zuen gen bat aztertu ostean, emaitza negatiboak lortu zituzten. Gero, Sonia Alonsok azaldu zituen muskuluen garapena ikertzeko egindako lana. Garapen horretan gakoak izan daitezkeen hinbat gene ikertzera kasualitatez heldu zela azaldu zuen eta horrek endekapenezko gaixotasunetan ikertzera eraman duela. Saioa bukatzeko, Ander Matheuk adintzearen ikerketa izan zuen hizpide, asmatu egin diren eta hainbeste asmatu ez diren alderdiak nabarmenduta, eta horiek aurrera egiteko baliagarriak izango direla azpimarratuz..

Ostean, lan-dinamika bat egin zen, inpaktuari buruz hausnartuz eta Institutua hobetzen jarraitzeko ideiak jasoz.

Bukatzeko, lunch bate gin zen non goizak emandakoari buruz hitz egiteko aukera egon zen. Ekitaldi osoa giro bikainean egin zen, Biogipuzkoa osatzen dugun lan taldea hobeto elkar ezagutuz eta Institutua hobetzen jarraituz.

 

Fotos de la jornada