{"id":90339,"date":"2014-01-31T10:34:41","date_gmt":"2014-01-31T09:34:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bio-gipuzkoa.eus\/pirinioen-bi-aldeetako-ikerkuntza-biomedikoko-hainbat-zentrok-euskadin-kolaborazioa-sendotu-dute\/"},"modified":"2014-01-31T10:34:41","modified_gmt":"2014-01-31T09:34:41","slug":"pirinioen-bi-aldeetako-ikerkuntza-biomedikoko-hainbat-zentrok-euskadin-kolaborazioa-sendotu-dute","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bio-gipuzkoa.eus\/eu\/pirinioen-bi-aldeetako-ikerkuntza-biomedikoko-hainbat-zentrok-euskadin-kolaborazioa-sendotu-dute\/","title":{"rendered":"Pirinioen bi aldeetako ikerkuntza biomedikoko hainbat zentrok Euskadin kolaborazioa sendotu dute"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"color: #008000;\"><strong>Pirinioen bi aldeetako ikerkuntza biomedikoko hainbat zentrok Euskadin kolaborazioa sendotu dute<\/strong><\/span><\/p>\n<ul>\n<li>Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sareak, Refbio, kolaborazioa sendotu eta Biomedikuntzan interes estrategikoa duten 10 eremuetan 17 proiektu kolaboratzaile sustatu ditu.<\/li>\n<li>Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun Ikerkuntza eta Berrikuntzako Zuzendaria den Mar\u00eda Aguirre Ruedak eta Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren zuzendari den Jos\u00e9 Mar\u00eda Roig Aldasorok hartu zuten parte saioan, instituzioen izenean.<\/li>\n<\/ul>\n<p>(Bilbon, 2014ko urtarrilaren 24).- Pirinioen bi aldeetako ikerkuntza biomedikoko hainbat zentro bildu ziren 22an, asteazkena, eta 23an, osteguna, Bilbao Exhibition Centre-en (BEC) euren arteko elkarlana sendotu eta elkarrekin egitek proiektuak sustatzeko. Topaketa Refbio Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarearen esparruan burutu zen. Sarean Euskadiko, Nafarroako, Errioxako, Aragoiko eta Midi Pyr\u00e9nees eskualdeko erakundeek egiten dute lan, interes estrategikoko 10 eremutan elkarlaneko 17 proiektu sustatzeko helburuarekin, besteak beste Biomedikuntza eremuko onkologia, arlo kardiobaskularra edo neurozientzien arloetan.<\/p>\n<p>Atzoko lansaioan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Osasun Ikerkuntza eta Berrikuntzako Zuzendaria den Mar\u00eda Aguirre Ruedak eta Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioaren zuzendari den Jos\u00e9 Mar\u00eda Roig Aldasorok hartu zuten parte, instituzioen izenean.<\/p>\n<p>Bai Mar\u00eda Aguirre bai Jos\u00e9 Mar\u00eda Roig bat etorri ziren Refbio bilera hori oso onuragarria zela esateko, &#8220;etorkizuneko proiektuetan aurrera egiteko eta sarea areagotzeko aukera ona baita&#8221;, haien esanetan. &#8220;Horrek guztiak gizartearen baitan ikerketa translazionala hobetzen lagunduko du&#8221;, adierazi zuten.<\/p>\n<p>Refbio partaideen arteko hirugarren bilera izan da. Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Mugaz haraindiko Kooperaziorako Programa Eragilearen (POCTEFA) finantzazioa du eta Toulouse eta Donostian ospatu ziren aurreko hitzorduen ondorioa da. Azken honetan milioi erdi eurorekin finantzatutako kolaboratzeko proiektuak onetsi ziren. Elkarlaneko proiektuak zehaztutako lan-plana jarraituz ari dira burutzen, eta ikertzaileen interes eta parte hartze handia dute.\u00a0\u00a0 Horri esker, arrakasta handia lortu du Refbio sareak, zeinak parte hartze handi horri onura atera nahi dion hazten jarraitzeko.<\/p>\n<p>Biomedikuntzako profesionalen arteko mugaz haraindiko kolaborazioa sustatzeaz gain, Refbiok elkarlaneko proiektuak Europako deialdietara aurkeztu ahal izateko (Horizonte 2020) baliabideak eta bideak eskainiko ditu.<br \/>\nTopaketa honetan, Refbion parte hartzen duten ikerkuntza biomedikoko zentroek hartu-emanen eta elkarrekin burututako proiektuen balantzea egin dute, elkarrekin ikertzeko lan metodologia zehaztu dute eta maiatzean Logro\u00f1on burutuko den hurrengo workshopa eta irailean Iru\u00f1ean egingo den udako eskola planifikatu dute.\u00a0 Horrez gain, erakunde bakoitzaren ikerkuntza azpiegiturak sarean jartzeko eta elkarren trebakuntzarako proposamenak zehaztu dira bileran.<\/p>\n<p><b>Refbioari buruzko informazioa<\/b><\/p>\n<p>Refbio Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sarea sortzeko proiektua da. Haren helburua Pirinioetako mugaz haraindiko eremuan erreferentzia izatea da, Europa mailan ikerkuntza proiektu lehiakorrak sustatzeko.<\/p>\n<p>Refbio Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Mugaz Haraindiko Kooperaziorako Programa Eragilearen (POCTEFA) barruan dago, eta 2014ko azarora arte luzatuko da -sarea osatuko da orduan-, eta Pirinioen bi aldeetako bost eskualdetako ikerkuntza biomedikoko 8 erakunde hartzen ditu:<\/p>\n<ul>\n<li>Navarrabiomed-<a href=\"http:\/\/www.navarra.es\/home_es\/Temas\/Portal+de+la+Salud\/Profesionales\/Investigacion\/Fundacion+Miguel+Servet\/\">Miguel Servet Fundazioa (FMS)<\/a> partaidetzaren burua,<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.inserm.fr\/\">Institute National de la Sant\u00e9 et de la Recherche M\u00e9dicale (INSERM)<\/a> Midi Pyr\u00e9n\u00e9es Limousin-ekoa<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.iacs.aragon.es\/awgc\/\">Osasun Zientzien Aragoiko Institutua <\/a>\u00a0(IACS)<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.univ-tlse3.fr\/\">Universit\u00e9 Paul Sabatier de Toulouse,<\/a> (UPS)<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.chu-toulouse.fr\/\">Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse<\/a> (CHU)<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.bioef.org\/\">Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuna<\/a> Euskal Fundazioa (BIOEF)<\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/www.cibir.es\/cibir-inicio\">Errioxako Ikerkuntza Biomedikoko Zentroa<\/a> (CIBIR)<\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.biodonostia.org\">Osasun Ikerketarako Erakundea (BIODONOSTIA)<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pirinioen bi aldeetako ikerkuntza biomedikoko hainbat zentrok Euskadin kolaborazioa sendotu dute Pirinioetako Ikerkuntza Biomedikoko Mugaz Haraindiko Sareak, Refbio, kolaborazioa sendotu eta Biomedikuntzan interes estrategikoa duten 10 eremuetan 17 proiektu kolaboratzaile [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":0,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[646],"tags":[],"class_list":["post-90339","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-noticia-actualidad"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bio-gipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90339","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/bio-gipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bio-gipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bio-gipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=90339"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bio-gipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/90339\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bio-gipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=90339"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bio-gipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=90339"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bio-gipuzkoa.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=90339"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}